XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jauntxoen lurrak eta gazteluak harrapatu eta txikituak izan ziren.

Tyler buruzagi zutelarik, Londres-era abiatu ziren samaldan.

Noblezia beldur zen benetan.

Erregea, Rikardo IIIa, erreboltarien protestak entzutera etorri zen.

Erregearen borondate onean sinesturik, Tyler harengana mantsoki joan zen; baina, traizionatua, hots, salatua izan zen, eta nobleek ezpataz jo eta hilda utzi zuten han bertan.

Nekazariak ihes joan ziren guztiz sumindurik.

Matxinada bolada honen antzekoa izan zen Beauvais-en, 1358 inguruan, gertatua.

Basailuek gazteluak, jauntxoen granjak, monastegiak, etab., erre eta txikitu egin zituzten.

Horrelakoak ziren jacquerie izeneko boladak.

Paris eta Soissons inguruetan, ehundaka gaztelu errea izan zen.

Ingalaterran, beste metodu batzu erabiliz, Tomas Morok sozialismo utopiko baten oinarriak sortuko ditu.

Sozial paradisu baten ametsak haizatzen ditu Morok, moral, erlijioso eta sozial baliadurak harrigarrizko loturaz alkarturik.

Campanellak ere bide berdina hartuko zuen zenbait filosofi erroz teoria bat moldatuz.

Campanellak ogasunen kolektibitatean uste du; gorgorkeriarik gabe, kolektibitatea omen delako gizadiaren soluziobidea.